Zelan heldu?

Bizkaiko ipar-mendebaldean dago kokatuta, Enkarterri eskualdearen erdialdean, Bilbotik 37 km-ra.

Honako mugakideak ditu: mendebaldean Villaverde Turtzioz (Kantabria), ipar-mendebaldean Trucíos-Turtzioz, iparraldean Castro Urdiales, ekialdean Sopuerta eta azkenik, hegoaldean Balmaseda Mena harana. 36,91 km2-ko azalera du, gutxi gorabehera, eskualde osoaren%8,56.

Autoz

Artzentales udalerrira A8 errepidetik iristen da, Kantabriako kostaldean Bi-2617 errepidean Pontarron-en desbideratu eta Villaverde Turtziozerantz joanda.

Bilbotik ere iristen da, Balmasedara joateko saihesbidea hartuz eta hortik, Bi-630 errepidetik

Trenez

FEVE enpresak Artzentales zeharkatzen du Bilbo eta Santander lotzen dituen trenbidearekin.

Tlf. 944 232 226

Autobusez

ANSA bidaiarien garraio-enpresak Artzentales eta Bizkaiko hiriburua komunikatzen ditu Lanestosa – Bilbo linearen bidez.

Tlf. 902 22 22 65

  • Feve
  • Bizkaibus