Artzentales landa ingurune adierazgarrian dago kokatuta, iraganeko aztarnaz, historiaz eta ohiturez beterik; horregatik, leku sinbolikoa da eta aukera turistiko asko dauzka.
Hori dela eta, Artzentalesko Udalak egunez egun lan egiten du gure herriaren turismoko aukera erakargarriak sustatu eta hedatzeko.
Helburu horri begira, Burdinmendi hezkuntzako parke birtualaren alde egiten du gure Udalak; parkean ibilbide birtualak egin ditzakezu, eta, geroago, parkean bertan. Gainera, kultura zein historiako bitxikeria ugari ezagutu ahal dituzu eta Artzentalesko historia ere bai, bere mendietako meatokien eta abelazkuntzaren ustiapenari lotua.
