Kirola

Frontoia Frontoia Frontoia

Udalaren asmoa da kirol instalazio gehiago jartzea eta euren erabilera bultzatzea. Honela bada, gure helburua da udalerriko biztanle guztiek zein bisitariek instalazio horiek erabil ditzatela.

Udalerrian hiru pilotaleku ditugu, eta haietako bi estalita daude; horietan hain bereizgarri dugun eskupilota kirolean aritzeko aukera dugu. Pilotaleku horiek Traslaviña, Santa Cruz eta San Miguel auzoan daude.

Horrez gain, dantza taldea, eskupilota taldea, pintura taldea, aerobica, yoga, areto-dantzak, taekwondoa eta haur abesbatza ditugu.

Halaber, mendiko bizikletan, oinez edo zaldiz egiteko hainbat ibilbide ditugu, horiek guztiak erabat ondo prestatuta. Ibilbideotan dastatu ahal izango ditugu gure udalerriak eskaintzen dituen ondare historikoa, paisaia ederrak eta inguru naturala. Era berean, beste hainbat aktibitate egin daitezke, esaterako: arrantza eta ehiza.

Mendi bizikleta Mendi bizikleta Mendi bizikleta