KZ Gunea

Kzgunea Eusko Jaurlaritzak abian du Euskadi Informazio Gizartean plana. Horren helburua informazioaren teknologiak gizartearen maila guztietan bultzatzea da, hala nola, oinarrizko irakaskuntzan, herritarren artean, enpresan, kulturan eta administrazioan.

Plan horretatik ekimen ugari sortu dira, besteak beste, Konekta Zaitez (EAEko etxeen %30 baino gehiagotan Internetera konektatutako ordenagailu bat izatea lortu duena) edota Enpresa Digitala (ekonomia berrian sartzean enpresei aholkularitza eskaintzera zuzendua).

Teknologia berriak Artzentalesko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Informazioaren Gizartean Euskadi Planaren laguntzaz, 2001 urtean KZgunea egitasmoa jarri zuen martxan. Egitasmo horrek doako herri-ikastegi sarea sortzea du helburu, erabiltzaileek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berriak nola dabiltzan ikasi eta erabili ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) arteko lankidetzaren bidez, KZgunea proiektuak, gizartea banatzeko iturburu bat desagerrarazi nahi du: ingurune digitala ezagutzen dutenen eta ez dutenen arteko espazioa edo zulo digitala.
KZguneek, beharrezko azpiegituraz hornituta eta tutore adituek zainduta, Internet Euskadiko herritar guztien eskura jartzen dute, euren lana teknologia berrietatik urrunen dauden sektoreetara -etxekoandreak, erretiratuak, langabeak eta etorkinak- bideratuz.

Teknologia aurrerapenak Artzentalesko KZgunea (Lehendakari Agirre,23) 2004ko irailaren 23an zabaldu zen. Bertan, Internet konexioa eta azken teknologia-aurrerapenak dituzten ordenagailuak daude, erabili nahi dituztenen eskura. 230 bat lagunek erabiltzen dute KZgunea egunero. Erabiltzaileak bertara joaten dira sarean sartzera, prestakuntza-ikastaroetan parte hartzera, edota IT Txartela (Informazioaren Teknologien ezagutzaren ziurtagiria) lortzeko prestakuntza jasotzera.

Informazioa eskatzeko

Telefonoa: 94 610 93 65

Posta elektronikoa: tutor.artzentales@kzgunea.net

Ordutegia ikusteko: klikatu hemen

  • KZgunea
  • Gazte aukera