KIUB siglek Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa adierazten dute. Eta hau da, hain zuzen ere, Artzentaleseko Udalak ematen duen zerbitzuetako bat, kontsumitzaileok gure eskubideak defendatu ahal izateko. Horretarako, ezinbestekoa den aldez aurretikako informazio emateaz gain, arazoa konpontzeko aholkularitza eta erreklamazioak bideratzeko aukera ematen digu.
Beraz, KIUB Udalak eskaintzen digun zuzeneko arreta duen doaneko zerbitzua da. Hori dela eta, biztanle guztiok eska dezakegu, kontsumitzaile garenean izan ditzakegun arazoei buruzko informazio zehatza.