Planteamendua

Plangintza

Udalerriko hirigintza-antolakuntzarekin zerikusia duen guztiaren plangintza eta garapena kontrolatzea.

Lurzati, lursail eta bestelakoei buruz eskatutako hirigintza-informazioa biztanleei ematea.

Planteamendua garatzeko Administrazioak dituen prozedurak egitea, esaterako birpartzelazioak desjabetzeak eta lurraren kudeaketa.

Hirigintza disziplina

Lizentziak

Lizentziak tramitatzea. Lizentzia hauek askotarikoak izan daitezke: egituran edota arkitektura osaketan eragina daukaten obra handi zein txikietarako; ekintza ez-kaltegarrietarako edota ekintza gogaikarrien araudiaren arabera arautu beharreko lokalak irekitzeko.

Arau subsidiarioak

Arau subsidiarioak

Egun udalerrian Plangintzako Arau Subsidiarioak berraztertzen ari gara. Berrazterketa honen bitartez, udalerria alor guztietan (hirigintza, ekonomia, gizartea) bultzatu nahi dugu, eta ondorioz, udalerri honek ere Eusko Jaurlaritzako LAAk ematen duen Udalerri Berdea izendapena jasotzea nahi dugu.

Bulego teknikoa

Udalerriko hirigintza-garapenarekin zerikusia duten arazoak konpontzea zein eraikuntzak eta hirigintza-diziplina kontrolatzea da Artzentaleseko Udalako Hirigintzaren sailaren zeregina.

  • Aparejadorea:  Guillermo Avanzini Merino
  • Jendaurreko ordutegia:  ostiraletan 12:30etik 14:30era