Gizarte ongizatea

Enkarterriko mankomunitatea Artzentaleseko gizarte ongizateko zerbitzua Enkarterriko Mankomunitatearen pean dago. Zerbitzu honek herritarrak banan-banan hartzen ditu udalerri mankomunatu guztietan. Erabiltzaileek egiten dituzten kontsulta guztiak jasotzen ditu sail honek.
Gizarte langileak astelehenetan egongo da 11etatik 14etara.

Hitzordua hartzeko, aurretik deitu behar da. 946671849
Mankomunitatearen helburu nagusiak ondorengoak dira:
Gizarte bazterketaren aurkako egitasmoa: Oinarrizko Errenta, Gizarteratze hitzarmenak, AUZOLAN programa (kontratazioen bidez), Norbanako eta familiako laguntza ekonomikoak, eta azkenik, Gizarte Larrialdiko laguntzak.

Landa Neska Lorea

Hirugarren adinekoak: Etxez etxeko laguntza-zerbitzua, Tele-laguntza zerbitzua, Bainuetxeetako egonaldietarako eta ADINEKO eta IMSERSOko bidaietarako eskariak, eta azkenik, eguneko egoitzetarako eta adineko egoitzetarako eskariak.

Bestelako zerbitzuak: Kotizazio gabeko eta Gizarte-ongizateko fondoko pentsioak, Egoitzetako onarpenak (emakume, adingabeko eta elbarrien egoitzetan), Elbarritasunak, Osasun-txartel indibiduala, Etorkinei aholkularitza, AGINTZARI programaren mendeko Gizarte-hezkuntzazko Esku-hartzeko Plana, Droga-mendetasunari aurre egiteko programa, eta azkenik, laguntza eta eskola jarraipena.

Gizarte ongizatea

Enkarterriko Mankomunitateko Gizarte-ekintza Saila
La Inmaculada auzoa, 15
48850-ARANGUREN-ZALLA
Tel.: 94.667.18.49-50
Faxa: 94.639.11.68
Informazio gehiago:
 www.enkarterri.org