Enkarterrialde

Enkarterrialde Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkartea da. Garapenerako eragileak garen aldetik, helburu daukagu gure inguruneko 19 udalerrietako eta bereziki euren landa-eremuetako bizitza kalitatea orain eta etorkizunean hobetzea. Enkarterrialdek 19 udalerri horietako gizarte, kultura eta ekonomia ezaugarriak berreskuratzeko egiten du lan. Horretarako, agente eta elkarte ugariren laguntza du, bai eta administrazio eta enpresa pribatuena ere.

Enkarterrialde elkartearen helburu nagusiak ondorengoak dira:

  • Udalerri hauetan dauden nekazaritzako ustiapenak hobetzea eta berriztatzea,lehiakorragoak izateko.
  • Erakunde ezberdinerako diru-laguntzak eta laguntza ekonomikoak lortzen laguntzea.
  • Gure udalerrietako bizi-kalitatea hobetzea, landa-biztanleria mantentzea eta despopulazioa saihestea.
  • Lehenengo sektorean belaunaldi berriak txertatzea, lehenengo sektore honekiko iritzia hobetzeko.
  • Erakargarri turistiko bezala erabili ahal diren kultura eta gizarte ezaugarriak gordetzea.
  • Gune handiagoetan bizi diren biztanleen eta gure guneetako biztanleen bizitza-baldintzak berdintzea.

Enkarterrialdeko bulegoa Artzentaleseko San Miguel auzoan dago. Bertan, udaletxeak duen eraikinaren baxuetan, hain zuzen ere.

Nekazaritza ustiapena 1 Udala Nekazaritza ustiapena 2

Harremanetan jartzeko

San Miguel auzoa z.g.
(Udaletxeko eraikina)
48870 - ARTZENTALES (BIZKAIA)
Telefonoa: 94/610 95 90 / Faxa: 94/610 93 90
Email: 
enkarterrialde@enkarterrialde.eus