Ongi etorri Artzentaleseko udalaren webgune berrira. Atari berritu eta eguneratu honen bidez udalerrian zuekin batera barneratuko gara eta bisitari bakoitzari bilatzen ari dena eskainiko diogu: kanpotarrei geure udalerria erakutsiko diegu; bertokoei, berriz, behar izan dezaketen informazio guztia eskuratzeko aukera emango diegu.
Artzentales helburu paregabea da naturaren lasaitasunaz gozatu nahi duten turistentzako, paisaia ederrak, ingurune natural bikaina eta komunikazio onak baititu.
Turistez gain, herriko biztanleek ere badituzte herriaz nahi beste gozatzeko baliabideak. Beraz, gune digital honek herritarrei zuzendutako zerbitzuak ere barne hartzen ditu: udaletxearen funtzionamenduari buruzko informazioa, herritarrentzako zerbitzuei buruzko azalpenak eta, ororen gainetik, udal izapideak telematikoki egiteko aukera.
Webgune honen bidez, interesa duten pertsonek edonoiz eta edonon ezagutu gaitzaten lortu nahi dugu eta, aldi berean, Artzentaleseko herritarrei euren bizitza errazteko informazioa eskaintzen diegu.
Artzentales ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Etor zaitezte naturan kokatutako udalerri honetara, aldaketa eta garapen etengabean murgilduta dagoen herrira, eta goza ezazue gurekin batera Enkarterriko txoko honek eskaintzen dizkigun plazerrez.
Agur bero bat,
ALKATEA,
José Mª Ignacio Iglesias Aldana