Historia

Historia Ezer gutxi dakigu Artzentaleseko historiari buruz XIII. mendea baino lehen. Lehenengo aipamenak 1214koak dira, eta hauei esker dakigu haran honek “Argentales” izena zeukala. Historia hau osatzeko erabilitako dokumenturik zaharrenak 1563an egiten hasi ziren parrokia-liburuak dira. Baina XVII. mendetik aurrera Arzentales, Arçentales y Arcentales formak txandaka erabiltzen hasi ziren. Dena dela, Arcentales azken forma izan zen XVIII. mendetik aurrera erabiliena.

Meatzak 1880 eta 1890 urteen artean Artzentales udalerrian hainbat meatze ustiatzen hasi ziren. Meatzeek eragin zituzten bultzada ekonomikoa eta demografikoa funtsezkoak izan ziren, haran honen historiako garai luze bat ixteko. Baina ez dugu okertu behar, nahiz eta udalerri askotan meatzeen ustiapenak eta beranduagoko industrializazioak erabateko aldaketak ekarri, Artzentalesen aldaketa hauek meatzeak zabalik egon ziren bitartean baino ez ziren burutu.

Artzentalesen ustiatu ziren burdina- eta kobre-meatzeak udalerriaren iparraldean zeuden. Meatzalde nagusiak bi ziren: “Peñalba-Rao” (Federico meatzea) eta Las Barrietas-Gereluaga (Amalia Juliana meatzea, Sorpresa meatzea, María meatzea…)

Meatzaldeak Hauek itxi zirenetik aurrera (berrogei eta berrogeita hamar urte egon ziren itxita), biztanleek bizimodu tradizionalari ekin zioten berriro ere. Bizimodu honetan, nekazaritza, abeltzaintza eta basoen zaintza nagusitu ziren. Baina antzinako garaiak gogorarazten dizkigun irudi honek oso gutxi iraun zuen, izan ere, berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetatik aurrera gure egunetara iritsi den despopulatze-prozesua hasi zen. Joera hau komunikabide nagusietatik urrun dauden udalerri guztietan errepikatzen da.

Gainera, demografiaren atzeraldi honi udalerriko nekazaritza eta abeltzaintza ustiapen txikiak burutzearen kontrako egoera ekonomikoa batu behar zaio. Hau Europako Ekonomia Elkarteak bultzatutako ekonomia programen mende egotearen ondorio da.

Historia Nekazaritza Abeltzaintza