
Artzentaleseko inguruak bisitariari gozatzeko hainbat aukera eskaintzen ditu. Museoak eta historian garrantzitsuak izan diren lekuak bisitatu, gure iragan industrialari eta meatzaritzari lotutako ondarea ezagutu, eta turismo aktiboko aktibitateak egiteko aukera ere badago, naturan ongi pasatzeko. Gure ingurua, beraz, edozein adineko bisitarientzat da egokia, kulturaz, sukaldaritzaz, eta naturaz gozatzeko hainbat aktibitate desberdinekin.