Meatzaritza

Federico meategia

Federico meategia

Federico meategiak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran ustiatu ziren. Garai hartan inguruan meatzariak bizi izan ziren.

Alen mendiko meategiak

Alen mendiko meategia  XX. mendearen erdialdean jo zuen goiena mineral erauzketak Sopuerta eta Artzentales udal barrutiko Alen izeneko gunean. Hori dela eta, hainbat meatzekontzesio eman ziren, besteak beste, Mina Sorpresa-María, Amalia-Juliana, Cecilia, Demasía a Sorpresa, Apaolaza, Carmen 2, Trinidad, Pepín eta Demasía Cecilia.

Alen mendiaren inguruan (bai Artzentalesen, bai Sopuertan) meategietako lanak antzera egiten ziren, hau da, gehienetan gainaldean egiten zen meategien ustiaketa, inoiz edo behin galerietan egiten bazen ere. Lana, batez ere eskulana zen eta makina gutxikoa. Langileek aitzurrez ateratzen zuten mea eta ondoren otarre batzuetan sartzen zuten bagoiak kargatzeko. Makineria berandu iritsi zen meategi hauetara eta lurrun makinak ziren; hala ere, Federico meategietan makineria elektrikoa erabili zuten.

Mendi inguruneaMeategiek Artzentalesi bultzada ekonomikoa eta demografikoa izugarria izan zen eta honek amaiera eman zion Artzentalesen historiako epe luze bati.

  • Euskadi, goza ezazu
  • Euskalmet
  • Nekatur