Kultura

Miranda dorrea 
Traslaviña auzoan kokatua, Mendoza eta Puente Dorrea izenez ere ezaguna da. XV. mendeko dorretxe hau lau angeluko oinplanoduna da eta lau isurkiko teilatua du. Traslaviñako Juan Garciak fundatu zuen. Hau Samanotik iritsi zen ardoz zamatutako bi mando zeramatzala, eta dorreaz gain, ur errota ere eraikiarazi zuen. Juan Garcia Mollinedoko lagun batek eta Santa Cruzeko bik hil zuten. Azken auzo honetakoengandik babesteko, Traslaviñakoek honako hau erabaki zuten: Traslaviñako Juan Garciaren biloba leinu garrantzitsu bateko kideren batekin ezkontzea. Pedro Puente aukeratu zuten senartzat, Diego Yánez de la Puente –Balmasedako abizen bereko bandokoa bera- jaunaren semea. Denborak aurrera egin ahala, dorrea Avellaneda familiaren ordezkari ziren Mirandako kondeen esku geratu zen.