Kultura

Torre de Horcasitas 

Zallatik gatozela errepidearen ezkerraldean, goi batean eta Traslaviñako geltokia ikusmenean duela, Horcasitas jauregia ikusiko dugu. XVIII. mendeko jauregia da, oinplano karratukoa. Izkin batean hiru altuerako dorre bat du. Dorre hau bi alboko eraikinaren alde nabarmena da. Harri lanezko etxea da, ate eta leiho hutsarteak eta izkinak izan ezik; hauek harlanduzkoak dira.
Moriana del Rio kondeari dagokion armarri koroduna eta Alcantara gurutzeduna. Koroaren alboetara bi irudi edo maskaroi ditu. Azpialdean mototsen oinarrian eserita ditu adarra jotzen ari diren bi heraldo. Adarrek banderak dituzte zintzilik eta bi heraldoek adarrekin HORCASITASen ospea abesten dute. Honako elementu hauek apaintzen dute armarria: fruituek, alboetara bi ahuntz dituen sustraidun zuhaitz batek eta zortzi ikoroski edo sotuerreko inguruki edo orla batek.

Koroa Dorre ingurunea 1 Dorre ingurnea 2