Kultura

San Migueleko ametsa 

Erdi Aroan, eskualdea osatzen zuten 10 errepublika txikiek ohituretan oinarritutako administrazio sinple bat zuten, eta hauek udalbatza irekian biltzen ziren.

Udalbatza hauek ongi antolatutako erakunde oso izatera iritsi ziren eta beraien biltzarrak seriotasun osoz egiten ziren leku sinboliko batean, haritz baten gerizpean gehienetan.

Artzentalesen leku hau San Miguel plaza izaten zen, izen bereko elizaren ondoan. Gaur egun haritz gazte bat ikusten dugu bertan, hasierako haren lekuan landatua. Haritz zaharraren gerizpean eta mahai baten inguruan biltzen zen udalbatza.