Kultura

Santelices jauregia 

XVII. mendeko jauregia da. Oinplano laukizuzena eta hiru alturako fatxada ditu. Cuadra familiaren armak azaltzen dira armarrian. Jauregiaren bi alboetan beste bi eraikin daude (etxea eta korta).
Bi eskuk eusten dute armarria. Lumadun kaskoa du. Armarriak bi kantoi ditu. Lehenengoa hiru zeharkako bandek zatitzen dute eta bigarrenak zitori horidun (lis loredun) gurutzea du. Inguruan Mollinedoen zortzi gurutze potentzatu ditu. Armarriaren harri landuan, kasketaren eskuinaldean, bi zatitan banatuta Renovales abizena irakur daiteke.

Armarria Jauregi ikuspena Jauregi ingurunea