Kultura

Traslaviñako Andra Mari eliza 

Traslaviñako Andra Maria eliza. Zalla-Karrantza norabideko eskualdeko errepidearen ezkerraldean kokatuta dago, 34 km-ra gutxi gorabehera. Ez dago leku pribilejiatu batean, bere altuerak baino ez du nabarmentzen auzoko beste etxeen artean. Hauek ere errepidearen ondoan daude ilaran jarriak.

XVI. mendeko eliza gotikoa dugu (1500. urte inguruan eraikia). Andra Maria eliza nabe bakarrekoa da, bi zatikoa eta goi-buru bakarrekoa Bere barrualdeak eliza txikia, luzea eta estua dirudi. Bere oinplanoa angeluzuzena da. Nabearen zatiak karratuak dira, goi-burua bezalaxe, baina hau estuxeagoa da.

Dorrearen aurrealdean, bigarren gorputzean, maskorpeko armarria dago. La Puente, Salcedo, Mendoza eta Zuñigaren armarria da

Traslaviñako Andra Maria eliza Traslaviñako Andra Maria eliza Traslaviñako Andra Maria eliza.

Eliza ingurunea 1 Eliza ingurunea 2 Eliza ingurunea 3