Kultura

Santa Elena baseliza 
Santa Cruz auzoaren erdian dago. 1848an eraikitako eliza neoklasiko da. Basilika-oinplanokoa da, goi-buru zuzenekoa eta burdina forjatuzko hiru zutabe parek heltzen diote. Zutabe hauek korintiar itxurako kapitelak dituzte. Aldaregunea, hiru urrats hondo eta zortzi zabal, baranda batez inguratua dago. Egurrezko goi korua du. Gaur egun “Santa Elena de la Cruz” deitzen zaio. Jai eguna irailaren 14an da, Gurutze Santuaren Gorapen egunean. Egun horretan meza kantatua eta erromeria egiten dira.