Kultura

Andra Mari Zuriaren baseliza 

Rebollar auzoan dago. Hiru zatiko basilika-oinplanokoa da. Hauek kanoi-gangek eta abside erdizirkular batek estaltzen dituzte. Nabeetako arkuek kanpora ematen dute eskailera itxurako lau kontrahormaren bidez. Duela gutxi konpondu zuten eta fatxada nagusian zementuzko harri-horma jarri dute. Beste guztia harlanduzkoa da. Presbiterioa nabetik bereizten da pilastren gaineko puntu erdiko arku batez. Barruan Ama Birjinaren aldarea dago eta ezkerraldean Jesukristo gurutzean. Absidea poligonala da eta kanpoaldera ematen du.

1672ko San Miguel de Linarese parrokiako Fabrika Liburuan "Nuetra Señora de Rebollar" izenez azaltzen da baseliza hau. Hurrengo urteetan ere izen hori du, baina 1741ean gaur egun ezagutzen den izenez azaltzen da: "Andra Mari Zuria" Ez dago jakiterik baseliza bera den ala bi baseliza izan ziren. Ez dago antzinako Ama Birjinaren irudirik eta egungoa duela gutxi egindakoa da. Gerra Zibilean oso hondatuta geratu zen eta 1983an konpondu zuten.

Santa Cruz auzoaren erdian dago. 1848an eraikitako eliza neoklasiko da. Basilika-oinplanokoa da, goi-buru zuzenekoa eta burdina forjatuzko hiru zutabe parek heltzen diote. Zutabe hauek korintiar itxurako kapitelak dituzte. Aldaregunea, hiru urrats hondo eta zortzi zabal, baranda batez inguratua dago.Egurrezko goi korua du. Gaur egun "Santa Elena de la Cruz" deitzen zaio. Jai eguna irailaren 14an da,Gurutze Santuaren Gorapen egunean. Egun horretan meza kantatua eta erromeria egiten dira.

Baseliza Baseliz ingurunea 1 Baseliza ingurunea 2