Atsedenlekuak

Tuetxe-San Antolin:

San Antolin baseliza

Sarbidea

Atsedenlekura joateko Traslaviñan beste bide bat hartu behar da, Artzentalesko hiriburua den San Miguel de Linareserantz. Bertako frontoiaren aurrealdeko errepide estu batetik, Ribas auzotik hurbil igaro eta San Antolín baselizaraino jaitsiko gara eta inguruetan atsedenlekua dago.

Azalpena

Leku horretan zezen-plaza nabarmentzen da, kanpai-horma azpian tenploaren fatxada nagusiari atxikita. Mota horretako eraikinak ohikoak dira eskualdearen mendebaldean eta horien jatorria, zezenak ateratzen zituzten erromerietako jai-giroari lotua dago. Bertako montxina arrazako behiak ateratzen zituzten, inguruetako mendietako larrabehi basati horiek oso egokiak baitziren horretarako.

Mahai eta barbakoak lur-zerrenda estuan daude kokatuta, tenploaren behealdean. Egunpasa mendian egiteko leku ezin hobea, ametz eta platanondoen gerizpean fronde berdeek estalita atsegin hartuz eta ikuspegi eder eta ikaragarriez gozatuz.

Barbakoa 1 Barbakoa 2 Barbakoa 3













Santa Cruz-La Toba

Atsedenlekua 1

Sarbidea

Santa Cruz Artzentalesko auzoetako bat da, Bizkaiko Enkarterri eskualdean. Traslaviñan hasi eta San Miguel de Linares auzotik (kontzejuko hiriburua) igarotzen den errepidetik, bost kilometro egin ondoren, herrixka polit honetara helduko gara.

Elizaren aurreko plaza txikitik igotzen jarraitzen dugu eskualdeko errepide batetik eta hortik, berehala atsedenleku ondora iritsiko gara, Agerri izeneko baserri multzo batzuen aurrean kokatuta, ibilbidearen eskuinaldean.

Azalpena

Santa Cruz Somoko mendi-mazela eguzkitsuetan dago, larrez betetako muino biribilean. Bertan abere ugari bizi dira eta asko bertako espeziekoak dira. Atsedenlekua auzoaren goialdean dago, baso batean arte eta ametzen gerizpean, mendi horietan antzina zeuden baso zabalen aztarna. Instalazioen esparrua landa-itxitura batek mugatuta dago, abereak barrura ez sartzeko.

Atsedenluan ez dago iturririk; hala ere, handik metro gutxira, ur piloa dagoen uraska eta iturri handia aurkituko dituzu, errepideaz bestaldeko baserri batzuen ondoan.

Atsedenlekua 2 Atsedenlekua 3 Atsedenlekua 4