Ibilbideak

Longuitas 

Nondik joan: Santelices auzotik.

Nola joan: Zallan (Bizkaia) Karrantzarako errepidea hartu behar dugu. Artzentalesen sartu eta Traslaviña auzora heldu orduko, Santelices auzoarekin egingo dugu topo. Bertan utziko dugu autoa.

Ezaugarriak: Gutxi gorabehera, bi orduko ibilbidea da. Berau landa-ibilbide bikaina da, eta gainera, ikuspegi eder eta zabalez gozatu ahal izango dugu.

Ibilbidea:

Ibilbidea Santelices auzoko hariztian hasiko da. Hemendik, laster desagertuko den asfaltozko bidea jarraitu behar dugu. Bide hau zabala eta tarte ezberdin gutxikoa da. Ondoren, hesiak dituen zelai lau batera iritsiko gara, eta hortik, muino batera eramango gaituen ezkerreko bidea hartu behar dugu. Momentu honetan, Keli gailurraren azpian egongo gara. Pinuen arteko bidean aurrera egin behar dugu gero eta altuago egoteko, eta azkenean, Longuitaseko gunerik garaienera heltzeko. Tontorrean postontzi bat dago, eta gainera, bertatik Enkarterriko mendi gehienak begiztatu ahal izango ditugu.

Longuitas ingurunea 1 Longuitas ingurunea 2