Ibilbideak

Faldas del monte Alén 

Aleneko mendi-hegaletik paseatzea, zelai eta hariztien artean ibiliz eta herrigune txikiak zeharkatuz, zalantzarik gabe, udalerria ezagutzeko modurik egokiena da.

Nondik joan: Santa Cruz auzotik (Bizkaia)

Nola joan: Zallan (Bizkaia) Karrantzarako errepidea hartu behar dugu. Artzentalesera heldu eta bertako auzorik nagusienetakoa den Traslaviña (honetan, Santa Maria eliza bisita dezakegu) zeharkatuko dugu, harik eta eskuinaldean San Miguel de Linareseko sarrera ikusi arte (San Miguel de Linaresen inguruetan, berriz, milaka urteko haritz izugarri handia ikusiko dugu. Haritz honek eite ezin hobea du, eta ondorioz, Euskal Herriko "Babestutako Zuhaitz Berdingabea" izendatu dute). Errepidea jarraitu eta Santa Cruzeko bidea hartu behar dugu. Berau, mendi-etxeen gune zoragarria da, eta gainera, urrunean Jorrios eta Armañón tontor paregabeak begiztatu ahal ditugu. Autoa Santa Cruz ermitaren aurrean utzi behar dugu.

Aleneko mendi ingurunea

Ezaugarriak: Gutxi gorabehera, ordubetez igo beharko dugu. Berau landa-ibilbide bikaina da, eta tontorretik, ostera, ikuspegi eder eta zabalez gozatu ahal izango dugu.

Ibilbidea:Artzentalesen dagoen Santa Cruz auzotikabiatuko gara. Auzo honetan, Santa Elena ermita ikus dezakegu.

Mendi ibilbidea

Ondoren, ezkerraldeko bidea jarraitu eta Llaguno auzorantz jo behar dugu. Honetan, aldiz, XVII. mendeko Santa Cruz jauregiaren aztarnak daude.

Ibilbidea jarraitu eta, esan bezala, Llaguno auzora helduko gara. Artadia zeharkatu eta Federica meatzeraino igotzen jarraituko dugu. Honetatik, tabernak, eliza eta zezen-plaza izan zituen meatze-herriaren aztarrenak ikusiko ditugu. Honek argi adierazten digu lur hauetako jarduerarik nagusiena, garai batean, meatzaritza izan zela. Baina denborak aurrera egin ahala, landaredia berriro ere atera da eta erauzketek utzitako arrastoa paisaiaren zati nabaria da orain.

Hemendik aurrera, azken pikorainoko igoerari ekin behar digu, goian dauden bista apartez gozatzeko. Jaisteko ibilbide berbera egin dezakegu, edota nahiago badugu, Somo mendia inguratuz. Izan ere, Santa Cruz auzoraino igotzean, mendi hau gure eskuinaldean geratu da.