Enkarterriko museoak

Euskal Herriko meatzaritza museoa 

Euskal Herriko meatzaritza museoa (Abanto eta Zierbena) 

Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez.

Meatzaritzaren Museoaren beste helburuetako bat meatzaritzaren industria-ondarearen babesa da. Meatze-iharduerak ondare aberatsa utzi du Bizkaian, Meatzalde osoan zehar banaturiko industria-hondarretan. Museoan hauen karakteristikak eta kokapena jakin ditzakegu.

Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 09:00-14:00 eta 16:00-19:00 (20:00, ekainaren 15etik irailaren 15era). Igandetan: 11:00-14:30.

Egunero taldeentzat bisitak, hitzordua eskatuz.