Enkarterriko museoak

Pobaleko burdinola (muskiz)  

Pobaleko burdinola (muskiz)  

El Pobal dorretxearen ondoan dago, Sorginleku izeneko leku batean. Bizkaian ia-ia burdinola guztiak desagertu dira eta, horregatik, ohore handia da El Pobal burdinolak irautea. Burdinola hau XIII-XIV mendeetan zabaldu ziren burdinola hidraulikoetako bat da. XVIII. mendean, Marques de Villarias bizi zela, berriztatu zuten eta gaur egun ezagutzen den bezalaxe geratu zen. Barakaldoko lehenengo Labe Garaia piztu zuen garra, burdinola horretako sutatik hartu omen zen.

Ixten du: astelehenero eta urtarrilaren 1 eta 6an eta abenduaren 25ean.

Udako ordutegia (apirilaren 15etik urriaren 15a bitartean): Astearteatik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara.

Neguko ordutegia (urriaren 16tik apirilaren 14a bitartean): Astearteatik igandera, 10:00etatik 14:00etara 

Web: www.turismomuskiz.com