Balmasedako Historioaren Museoa Balmasedako Historioaren Museoa, 2003an irekita, arte lanak, liburuak, dokumentuak eta objektuak ditu, Balmasedaren historiari lotutakoak . Boinas la encartada museoa (balmaseda) Boinas La Encartada ehun urtetik gorako kokagunea da, eta, 1892. urtean sortu zutenetik harik eta 1992. urtean itxi zuten arte, artilezko puntu-lanak egiten zituzten bertan. Adibide bereizgarria da benetan Bizkaiko industria-sarean. Karpin abentura (karrantza) Karpin Abentura hezkuntzako parkea da: 20 hektarea baino gehiagoko lursailean dago kokatuta; bertan, dinosauruen harana eta Piztien lorategia daude eta 55 espezie baino gehiagoko animaliak bizi dira beren habitat naturalean. Pobaleko burdinola (muskiz) El Pobal dorretxearen ondoan dago, Sorginleku izeneko leku batean. Bizkaian ia-ia burdinola guztiak desagertu dira eta, horregatik, ohore handia da El Pobal burdinolak irautea.
|