Artzentalesko bide berdea

Antzinako trenbidea Sopuerta eta Artzentales arteko antzinako trenbidea berreskuratu nahi da, oinezko eta txirrindularientzako bide berdea bihurtzeko.

Bizikleta-bide eta natur bide gisa egokitzeak kultur, kirol eta turismoko helburu argia du, eta mugikortasuneko helburua ere bai. Izan ere, biztanleen artean eta gure erakundeetan, “iraunkortasuna” lortzea helburu duten programak ezartzearen aldeko sektore zabalek “izaera ekologikoa” eskatzen dute gero eta gehiago.

Jarduketaren helburua Traslaviña─Castro-Urdiales eta Sopuerta─Galdames antzinako trenbideak berreskuratzea da, Arenao (Sopuerta) eta Traslaviña (Artzentales) arteko zatia, hain zuzen ere. Trazaduraren bide guztia Sopuertako Udalaren eta Artzentalesko Udalaren lurretan dago; udal horiek 1982an lortu zuten ibilbide osoan bertan behera utzitako plataformen jabetza, orain berreskuratu nahi direnak alegia.

Berreskuratzeko lan horien balioaren inguruan oinarrizko gauza bi nabarmendu behar dira:

  • Batetik, bertan behera utzitako trenbide bien tarteak lotuta daude (Sopuertako El Castaño auzoan) eta tarte bakar bat osatzen dute, gaur egun bereiztea ezinezkoa delarik.
  • Bestetik, plataforma hori lotuta dago (Arenaotik 500 metro eskasera eta Galdamesko El Cerco auzoan sartzeko landa-estrata asfaltatu batetik) Aceña-Atxuriagatik Galdamesko Castaños auzorantz doan antzinako meatze-plataforma batekin (Abanto); azken hori berreskuratzen ari da Ingurumen Ministerioa “Natur Ibilbideak” programaren bitartez.

Bizikleta-bidea artzentalestik bilbo handiraino

Bizikleta plana Azken horrekin loturik dago 2003-2016 Bizikleta Plan Nagusia eta bertan jasotzen da, besteak beste, Portugaletetik La Arena (Muskiz) hondartzaraino doan txirrindulari/oinezkoen bidea Castañoseraino (Abanto) luzatzea.

Bizikleta-bidea El Campillo poligonoko (Abanto) sarbide berriarekiko paraleloa izango da, eta bide horri esker, proiektu honen helburu den tartea ezkerraldeko eta meatzaldeko herri guztiekin lotuta geratuko da, eta baita Bilborekin eta eskuinaldearekin ere bizikleta ardatzaren bidez. Aipatu Plan Nagusiak jasotzen duen bezalaxe, ardatz horrek udalerriak txirrindulari/ oinezkoen bidearekin lotzen ditu Portugaleten.

Azken finean, ibilbide alternatiboa osatzen ari gara, Bilbo Handia eskualdetik Enkarterrirantz hurbiltzeko, eta baita eskualde horretan Artzentaleseraino sartzeko ere.