Albisteak

 

Artzentalesko Udalak, urte bat gehiago, Bizkaiko Foru Aldundiko Europako Ondarearen Jardunaldietan parte hartuko du, Artzentales eta meatzaritzaren arteko ibilera historikoa erakusteko helburuarekin.

XV. edizioa Burdina gai bezala du. Udaletxeak bisitaldi gidatu bat antolatu du. Urriak 11ean goizeko 10.30etan izango da.

Bisitaldi gidatuari Burdinaren bidexkan barrena izan eman zaio. Gidari baten laguntzaz, Traslaviña- Catro meatze- trenbide zaharraren bidexkan barrena ibilbidea egingo da. Lurra, bide berdea bezala prestatuta dago. 8 km distantzia du, 4 km joateko eta 4 km itzultzeko, eta bidea laua eta erraza da. Ibilbidearen zehar argazki eta ilustrazioak erakutsiko dira, bidea bizitzeko.

Elkargunean Traslaviñako tren- geltokian, Bilbo- Santander tren- linean izango da. Jardunaldi honetan parte- hartzeko, beharrezkoa da telefono honetara deitzea: 94.610.93.64, astelehenetik ostiralera, 17.00tik - 20.00 arte. Leku- kopurua mugatua da.