Albisteak

 



Udalak eta kultur etxeak umeentzako ekintzaz beteriko programa antolatu dute

Artzentalesko Udalak eta Kultur Etxeak, Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzari esker, jarduera desberdinak antolatu dituzte uztailerako, 2tik 20ra arte. Gorliz herrira uda kanpamentua antolatu da baita ere. Ekaineko 27tik 29 arte antolatu da irteera eta 8-18 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago.

Bi taldetan banatuko dira parte hartzen duten umeek. Alde batetik, 4 eta 8 urte bitarteko umeak Uda Txiki taldea osotuko dute. Eta bestetik, Uda Gazte taldea 9 eta 12 urte bitartekoak.

2018ko ekainak 8 izena emateko azken eguna izango da. Informazio gehiago jasotzeko edota izen-emateko kuota ordaintzeko arratsaldeko 17:00etatik 20:00 arte Artzentalesko Kultur Etxea zabalik egongo da. Bestalde, 94 610 93 67 telefono zenbakira deitu ahal da.


Programa