Albisteak

Cartel de la exposición 

Emakume saharauiak Tindouf - Argelian aurkitzen diren errefuxiatu Kanpamentuen administrazio eta kudeaketan arduradunak izan dira, eta gizarte antolakuntzan adibide bat ere.Alabaina, gehiengoak esparru domestiko/pribatuaren menpe jarraitzen du, arlo politikoan modu aktiboan erabakitzeko eskubiderik gabe. Emakume hauetako asko, jakitun dira erabakitze esparruan parte hartzeko duten sailtazunaz, eta horregatik "Gaztelania eta generoan hezitzaile prestakuntza", Emakumeak Garapenerako Elkarlanean EGE-k sustatu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak - Diputatu Nagusiaren Kabineteak finantziatutako proiektuan parte hartzen dute, haien autonomia maila pertsonalean indartzeko, eta baita kominitateko buruzagi bezala aritzeko ere.

Erakusketan ikus daitezkeen erretratuak, 150 argazki baino gehiago bilduma baten parte dira, Sandra Dolara Ortuondo soziologoak eginak, nork emakumeen irudiak betikotzeaz gain, haien aurpegiek transmititzen dituzten mezu inplizituak aditzera ematea duen helburu.