Albisteak

 

Udalak eta Enkarterrialdek antolatu duten merkatua maiatzaren 20an egingo da, Traslaviñako pilotalekuan

Artzentalesko udalerriak Trukerako eta Bigarren Eskuko I. Merkatua egingo du maiatzaren 20an (igandean). Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak 21 eskualde bulegoaren bitartez antolatu duen trukerako merkatu honek berrerabilpenaren eta birziklapenaren aldeko apustua egin du.

Dagoeneko hogei stand inguru inskribatu dira, Artzentalesera beren produktuak saltzera, aldatzera edo oparitzera datozen pertsonentzako. Atzentalesko merkatuan tresna hauek egongo dira ikusgai, beste batzuen artean: arropa, liburuak, jostailuak, oinetakoak, haurtxoentzako arropa, poltsak, osagarriak, bitxiak, txanponak, etxeko gauzak, cd-ak eta dvd-ak, itsulapikoak eta etxetresna elektrikoak. Merkatua maiatzaren 20an egingo da, 10:00etatik 14:00etara, Traslaviñako pilotalekuan.

Pilotalekuko standak hiru ataletan banatuko dira: trukea, erosketa-salmenta eta opariak. Enkarterrimarket web orriko erabiltzaileak ere bertan egongo dira, sarean dituzten produktuekin. Enkarterrialde Elkarteak proiektu honetan erregistratuta dauden pertsona guztiak gonbidatzen ditu beren produktuekin bertara daitezela; halaber, salmentarako edo trukerako postua jarri nahi duenak izena emateko aukera du oraindik ere.

Interesa duenak jada izena eman dezake, 94 610 95 90 telefono zenbakira deituta edo emaila bidalita agendalocal21@enkarterrialde.org helbidera; gai moduan honako honek agertu beharko du: bertaratu nahi den merkatuan eta udalerrian izena ematea. Orain arte, Bizkaiko zenbait udalerritako pertsonen bertaratzea berretsi da; han izango dira, besteak beste, Santurtzi, Erandio, Abanto, Sukarrieta edo Balmaseda.

Publiko guztiei zuzendutako merkatu honek denboran jarraipena izango duen jarduera bat bihurtu nahi du, helburu batekin: berriro erabiliko ez ditugun etxeko-tresnak edo beste eginkizun baterako berriro erabilitako materiala birziklatzea, berriro erabiltzea eta berreskuratzea, beste pertsonek aprobetxa dezaten.

Pasadan azaroaren 27an Zallan egin zen Enkarterriko Trukerako eta Bigarren Eskuko I. Merkatuak arrakasta itzela lortu zuen, eta, horregatik, Garapen Iraunkorrerako ENKARTERRI@alde21 eskualde bulegoak beste udalerri batzuetara zabalduko du merkatua, berrerabilpenaren eta birziklapenaren aldeko apustuari eutsiz.

Enkarterrialdek dagoeneko aurreikusita du bigarren eskuko bi merkatu gehiago egitea, Artzentalesekoaz aparte. Maiatzaren 20an Traslaviñako pilotalekuan; irailaren 8an, Sopuertako Mercadillo auzoko pilotalekuan, eta azaroan, berriz, bigarren urtez, Zallan.