Albisteak

 
Irailak 14 ostiralean hasiko dira Artzentalesko Santa Cruzeko Jaiak. Txosnaren irekierarekin eta txikientzako puzgarriekin hasiera emango zaizkio aurten jaiei. Eguerdiko 13:00etan Santa Elena de la Cruzen omenezko meza ospatuko da. Gainera egunean zehar Agrokirolak, futbolin txapelketa, eta CONTINENTE taldearekin berbena izango dugu.

Larunbata ekitaldiz beteriko eguna izango da. Batzuk aipatzearren puzgarriak, eskupilota partidak, Poteoa, Briska txapelketa, aretoko dantzak, doako parrillada… Gaueko 22:30etan musikaren txanda izango da. Bost talde bere musika ekarriko digute: IMPROVISA, SOVIET, J.A.N., HIL AIARI, eta TXERRI PATAK.

Bukatzeko, Igandean auzokideentzat herri bazkari bat ospatuko da, jaiei amaiera borobila emateko hurrengo urtera arte.