Albisteak

 

Ura hornitu eta mendi publikoa utzi eta edukitzeagatiko tasen udal erroldak, 2011ko ekitaldiari dagozkionak, Udalaren Osoko Bilkurak 2011ko urriaren 28an onetsi ondoren, dokumentu hauek jendaurrean ikusgai jartzen dira hamabost laneguneko epean, interesdunek aztertu, eta, hala balegokio, euren ustez egoki diren erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsita daudela ulertuko da.

Borondateko epealdia 2011ko azaroaren 15ean hasi eta abenduaren 15ean bukatuko da biak barne.

Ordaintzeko lekua eta modua: Artzentalesko Udaletxeko bulegoetan, 9:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera (biak barne).

Aurreko urteetako zordunek aurtengoari dagokion ordainketa egin aurretik aurrekoak ordaindu beharko dituzte.

Borondateko epea igaro ondoren, prozedura betearazlearen bidez eskatuko dira zergak, eta kasu horretan premiamendu gainordaina, berandutza interesak eta, hala dagokionean, sortzen diren kostuak ordaindu beharko dira.

Artzentales, 2011ko azaroaren 28a

ALKATEA

JOSÉ Mª IGNACIO IGLESIAS ALDANA JN.