Albisteak

 

Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak teknologia berriak sustatzen jarraituko du, Enkarterrietan, Enkar Hiria ekimenaren bitartez; hala, askotariko ikastaroak eskainiko ditu, hiritarrek Internet ezagutu dezaten, eta beren ezagutza informatikoak areagotu ditzaten.

Otsailaren 7tik 17ra “Interneteko aukerak” izeneko ikastaroa egin dute San Viatorren; hala ere, Enkarterrialdeak beste jardunaldi bat antolatu du Gordexolan, datorren martxoaren 3an, izenburu honekin: web 2.0 eta gizarte-sareak erabilgarriak izan daitezke nire enpresarentzat?. Hitzaldian ezagutzera emango dira tresna horiek enpresa inguruan zein aukera eskaintzen dituzten. Lortu nahi den helburua dibulgaziozko jardunaldi bat abiaraztea da, enpresek aprobetxa ditzaten blogek, gizarte-sareek edo lankidetzarako tresnek ematen dituzten aukerak. Jardunaldiaren programak hiru orduko iraupena izango du, eta modu laburrean azalduko ditu gai hauek: entzute aktiboak duen garrantzia Interneten, 2.0 webera sarrera, enpresek zergatik egon behar duten sare sozialetan, elkarrizketa Interneten, eta
Interneteko presentzia neurtzeko modua.

Mondragón Unibertsitateak eta Bizkaia Enpresa Digitalak emango dute hitzaldia, Gordexolako Ibaia hotelean, goizeko bederatzietatik eguerdiko hamabietara. Doako jardunaldi honetan parte hartu nahi duenak izen eman dezake info@bizkaiadigitala.net web orrian, edo 94 453 62 62 telefono zenbakian.

Halaber, martxoan, Enkarterrialdeak, Enkar Hiria ekimenaren bitartez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei buruzko hitzaldia emango du, Balmasedan, hilaren 10ean, 9:00etatik 13:00etara; berarekin batera arituko dira Enpresa Digitala, Enkarterribai plataforma eta Enkartur. Enkarterriko prestakuntza jardunaldien ildo beretik, “E-commerce: aukerak zabaltzen” gaiari buruz arituko dira, eta merkataritza elektronikoari buruzko ezagutzak areagotu ahal izango ditugu.

Internet bidez erostea ohiko bihurtzen ari da; horren adibide dira Interneten etengabe hazten doazen salmentak, krisia egon arren. Horregatik, informazio jaso nahi duenak izen eman dezake, Balmasedako San Roque hotelera joateko, datorren ostegunean, martxoaren 10ean, goizeko bederatzietan.

Jardunaldia doakoa izango da, eta gai hauek jorratuko dituzte, nagusiki: merkataritza elektronikoa, segurtasuna, ordainketa metodoak, erakusleiho birtualak edo negozio propioa nola jarri Interneten.Gainera, hitzaldiari amaiera emateko, kasu praktiko bat erakutsiko dute, Magento plataforma, hain zuzen.

Teletramitaziorako Arreta Zentroa inauguratu eta gero, Enkar Hiriak Enkarterrietako bizilagunei ikastaroak emango dizkie, izapideak on line egiteko. Ikastaroak egun hauetan emango dira: otsailaren 22an, martxoaren 1ean eta 10ean, 17:00etatik 19:00etara, Jubilatuen Etxean; eta otsailaren 23an, eta martxoaren 9an, 17:30etatik 19:30etara, eta martxoaren 2an (asteazkenean), 10:30etatik 12:30etara, Balmasedako Emakumeen Etxean.

Enkarterrialdeak teknologia berrietan oinarritutako proposamenak eskainiko ditu, eta baita ikastaroak, hitzaldiak eta jarduerak ere, datozen hilabeteetan, eskualdea berreraikitzeko eta Interneteko tresnekin harremanetan jartzeko. Informazio gehiago nahi duenak 94 680 01 32 telefono zenbakira deitu edo http://www.enkar-hiria.com web orria ikus dezake.  

Informazio gehiago